Irisasi taldekoen arropa probatu eta eskatu nahi dutenentzat hitzordua gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 20a, 08:06

2020ko urtarrilaren 26an ospatuko den mendi bizikleta gaineko proba herrikoirako izen ematea zabalik du antolakuntzak. Gogoan izan baita Irisasiren arropa probatu eta eskatzeko aukera izango duzuela asteazkenean 19:00etan DYAren Munalurrako egoitzan.

Izen ematea aurreratu du aurtengoan Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probako antolatzaileek. Aurreko edizioetan urtarrilean bideratu izan dituzte inskripzioak. Oraingoan, 2020ko urtarrilaren 26an ospatuko den kirol probarako izen ematea zabalik dute jada, kirolprobak.com atarian. Mendiko bizikleta gaineko probaren bederatzigarren edizioan parte hartu nahi duten 16 urtetik gorako kirolariek jada izena aurrez eman dezakete. Lau prezio ezberdin izango dira:
-Federatu gabeek: 22 euro.
-Federatuek: 20 euro.
-Federatuak izan eta "culotte"a nahi dutenek: 95 euro.
-Federatu gabea izan eta "culotte"a nahi dutenek: 97 euro.

Urtarrilaren 26an, proba egunean ere izena eman ahalko da, 8:45ak baino lehen antolakuntzaren mahaian, 30 euroren truke. Antolakuntzak ohartarazi duenez, "14-16 urte arteko txirrindulariek proban parte hartzeko aukera izango dute baldin eta uneoro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izena ematea irisasibtt@gmail.com korreoaren bidez beteko da".

Mallot-a opari
Adi, izena ematen duten lehen 500 partaideei txaleko bat oparituko die antolakuntzak. "gainera, neurria aukeratu ahal izango dute" azaroaren 24ra arte. Izena ematerakoan kontuan hartzea eskatzen dute honakoa: 
1.Mailotaren neurria ondo begiratu . Ez da aldatzeko aukerarik izango.
2.Kulotea eskatu nahi izanez gero, kontuan hartuko dugu gizonezko edo emakumezko gisa eman duzun izena eta horren arabera eskatuko zaizu modeloa. Ez da aldatzeko aukerarik izango.
3.Mailotaren neurria eta kulotearena ezberdinak baldin badira, email bidez irisasibtt@gmail.comhelbidean jakinarazi.