Palestinaz dugun ezagutzan sakontzeko eguna antolatu du Tadamunek larunbaterako

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 19a, 10:25

Zer dakigu Palestinari buruz? Galdera honi erantzuten ahalegindu eta Palestina zein palestinarrak hobekiago ezagutzeko eguna antolatu du Tadamun Usurbilgo elkargune internazionalistak azaroaren 23rako; mural margoketa, mahai ingurua eta bazkari palestinarra Aitzagan. Txartelak salgai dituzue. 

Aipatu moduan, azaroaren 23rako goiz pasa antolatu dute mural margoketarekin, "Palestina eta erresistentzia aurrera begira" mahai-inguruarekin eta osagai palestinarrak izango dituen Aitzagako bazkariaren bueltan. Hitzordu honen harira honako idatzia zabaldu du Tadamun-ek.

Azaroak 23, larunbata
09:00
Mural margoketa.
11:00
 Mahai ingurua Sutegiko auditorioan: "Palestina eta erresistentzia aurrera begira".
Hizlariak:
-Fayez Badawi: Europako FLPko ordezkaria eta erresistentzia palestinarraren militante historikoa.
-Aritz Saidi: Sektore energetikoa. Nazioarteko erlazioetan aditua.
-Gabriel Ezkurdia: politologoa eta nazioarteko gaien analista.
14:00 Bazkari palestinarra Aitzaga Elkartean. Txartelak Aitzagan 20 eurotan salgai.
Menua:
-Entsalada: taboulé, endibia txalupatxoak.
-Sarrerakoak: chorba (gari zopa), falafel, berenjena krema, humus eta burek.
-Bigarrengoak: kefta (haragi pikatu pintxoak), aza hosto beteak, behi tadjin-a.
-Azkeburukoa: namoura (semola eta ezti opila), ur krema.

Antolatzailea: 
Tadamun taldea.

Palestinaren Aldeko Eguna
Palestinak beti izan du  Euskal Herriaren aldetik maitasun eta begirunea, gu ere herri zapaldua garen neurrian. Egia da, hala ere, maitasun hori Ezker Abertzalearen aldetik nabariagoa izan dela. Baina zintzoak izanda eta egia esate aldera, zer dakigu Palestinari buruz? Zer dakigu palestinarrek pairatzen dituzten bizi baldintzetaz? Bertan dauden fakzioei buruz... Hamas, Al Fata, Yihad Islamikoa, FPLP, anitzak dira taldeak... Hamas bera, begi "goxoez" begiratu izan dugu... Sarri, griña bereziz borrokatu omen zutelako Israelgo estatu monoteista sionista.

Merezia du babesa? Anai Musulmanen taldean daudela kontuan izanda... Eta zer dakigu palestinar herriaren borroka sostengatzen duten herrialde eta erakundei buruz... Zeintzuk dira? Eta zein herrialde arabiarrek dituzte Israelgo Estatu monoteista sionistarekin harreman estuak? Eta ze harreman izan zuten Alemaniako SSek eta sionistek Bigarren Mundu Gerran?
 
Guk zalantzak ditugu, eta zuk ere agian izango dituzu. Horrexegatik antolatu dugu Palestinaren Aldeko Eguna; batetik, gure elkartasun eta maitasuna mural batean irudikatuko dugu, jarraian hitzaldi bat izango dugu arestian  azalduriko zalantzak argitzeko asmoz. Eta azkenik, euren kultura eta gastronomia ezagutzeko Aitzaga Elkartean bazkari goxo bat burutuko dugu. 
 
Beraz, badakizue, agenda atera eta gorde bertan azaroaren 23a. 
Zatoz zure maitasun, zalantza eta gose punttuarekin! 
 
Tadamun