Jakoba Errekondoren “111 hostoz eta orriz jantzi” argitalpena aurkezteko egun pasa larunbatean Duzunaritzera

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 19a, 09:54

Nafarroa Beheko herri honetako Idiartia etxaldera egun pasa antolatu dute azaroaren 23rako. Bertan besteak beste, Jakoba Errekondoren “111 hostoz eta orriz jantzi” argitalpen berria aurkeztuko dute. Izen ematea aurrez bideratu beharko da.

Argian landareei buruz idatzi dituen “111 hostoz eta orriz jantzi” izeneko 1.111 artikuluen antologia liburua aurkeztuko du Jakoba Errekondok, azaroaren 23an Duzunaritzeko Idiartia Etxaldera (Nafarroa Behea) antolatu den egunpasaren baitan. 1.111 artikulu horietatik 111 hautatu dituzte Euskal Herriko alor anitzetako 22 lagunek. Tartean dira, Idoia Torregarai eta Antton Olariaga herritarrak, Danele Sarriugarte Kabieneko kidea, edota Itxaro Borda, Koldo Almandoz, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña…

Azaroak 23, larunbata
10:30 
Ibilbide gidatua Jakoba Errekondorekin, Idiartia etxaldetik abiatuta, bertako paisaia kulturala ezagutzeko.
12:00 Idiartia Etxaldera bisita Jon Harlouchetekin, Arto Gorriak elkartearen lana ezagutuz.
14:00 Idiartian bazkaria: salda/krema, espeziedun behi sukalkia polenta kremarekin eta etxeko jogurtak.
16:00 Jakoba Errekondoren “111 hostoz eta orriz jantzi” liburuaren aurkezpena.
Emanaldi berezia: Sustrai Colina, Itxaro Borda, Ibon RG eta Pantxika Maitia.

Prezioa: 20 euro.
Izen ematea: argiak100urte@argia.eus/ 616 79 62 84
Antolatzaileak: EHKOlektiboa, Biharko Lurraren Elkartea eta Argia elkarlanean.