Apiterapiari buruzko hitzaldia ostiralean, 21. Erle Eguna girotzen hasteko

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 20a, 09:53

Urteko hitzordu gozoena ate joka dugu; 21. Erle Eguna. Erle Lagunak taldeak azaroaren 24ko astebururako egitaraua osatua du jada. Apiterapiari buruzko hitzaldiak abiaraziko ditu ospakizunak. Eta gozo-gozo datorren festa egun nagusia hilaren 24an.

21. ERLE EGUNA
Azaroak 22, ostirala
19:00
Hitzaldia Potxoenean: “Apiterapia: Erletik sortutako produktuen onurak” hitzaldia. Hizlaria: Miguel Angel Jimenez.

Azaroak 24, igandea
09:00-10:00
Ezti eta gozogintza bilketa.
11:00-14:00 Erakusketa (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua...), postuetako salmenta, marrazki erakusketa, bideoak Sutegin. Euskal Herriko XXI. Ezti lehiaketa eta gozogintza lehiaketa.
13:30 Erleek beraiek ekarritako sari-banaketa: Ezti Lehiaketako irabazleak/Gozogintzako irabazleak/  Marrazki erakusketa. Ezti desberdinen dastaketa
Antolatzailea: Erle Lagunak.