[IRUDITAN] Musikarien eguna Zumartekoen kalejirak girotu du

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 21a, 20:38

Kalez kale trikitilari, panderojole, txaranga eta gainerako kideekin irten dira Zumartekoak ostegun iluntze honetan, bihar haien eguna izango denez, jai bezpera honetan ospatzera. Eta eskola barruan egiten duten lanketa plazaratzera. Musikaz eta dantza giroaz blaitu dute Kaxkoa iluntzean.