Kale Nagusiko pasabidea margotu eta berritu dute

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 14a, 16:06

Beterri Buruntza eskualdeak sustatutako ‘Guztion Eskualdea’ programaren bidez, Kale Nagusiko 10. zenbakiko pasabidea berritu dute.

Usurbilgo Udalak aditzera eman duenez, margolanarekin batera “zorua berritu da eta argiztatze berria jarri da sabaian”. Egungo zolaren gainean metakrilatozko zoladura iragazgaitz bat ipini da. Honek mantentze lanak egitea erraztuko die udal langileei. Argiztatze sistema berriak gauez bertatik erosoago pasatzea ahalbidetuko du.

 

Irantzu Lekue gasteiztar artistak edertu du pasabidea

Kale Nagusiko pasabide honen gaikaldean Jose Luis Zumetaren txoriak daude, zintzilik. Irantzu Lekuek, bere lan artistikoa burutzeko orduan, Zumetak erabilitako koloreak eta formak hartu ditu abiapuntu.