Txirikorda proiektua Eusko Legebiltzarreraino iritsi da

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 23a, 17:45

Agurtzane Solaberrieta alkatea Eusko Legebiltzarrean egon zen atzo. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean hartu zuen parte eta Txirikorda proiektuari buruzko xehetasunak eskaini zituen bertan.

Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioak hala eskatuta, Errenteria eta Usurbilgo udal ordezkariek euren herrietan garatzen ari diren proiektu berritzaileei buruz hitz egiten aritu ziren. Agurtzane Solaberrietak Txirikordaz eta belaunaldien arteko etxebizitzez jardun zuen. Bideo honetan duzue bere agerraldia.