Txapeldun bat bi txapelekin, ezti ekoizleak, gozogileak eta marrazkilari gaztetxoak saritu dituen Erle Egunean

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 24a, 14:16

Erle Lagunak taldeak antolaturiko jaialdian ezti ekoizleen lana saritu eta omentzeko tartea hartu da. Ezti txapelketak, gozogintzakoa eta haurren marrazketa lehiaketak ospatu dira amaitu berri den 21. Erle Egunean.

Elizatik frontoira erleak hegaldi batean ekarri dituen txapelak jantzita joan dira 21. Erle Eguneko ezti txapelketako sarituak. Eskuzabal etorri da aurtengo edizioa ere. Sari mordoa banatu du Erle Lagunak taldeak. Sariak, lore ilun, lore argi eta mila loredun ezti ekoizleentzat, gozogintza txapelketa herrikoian parte hartu dutenentzat, baita gaztetxoenentzat ere. Haurren sormena ere saritu baitute gaurkoan.

Ezti txapelketari dagokionez, sarituetako batek bi txapela irabazi ditu. Hala erabaki du, goiz osoan zehar, frontoian bertan lanean gogor jardun duen epaimahaiak.

Hemen sarituen zerrenda:

GOZOGINTZA LEHIAKETA
1-Eva Ugartemendia
2-Patxi Franco

EZTI TXAPELKETAK
Lore iluna:

1-Beñat Elortza Zeberio (Zerain).
2-Martin Mugika Zufiria (Legazpi).

Lore argia:
1-Juan Galdeano Izagirre (Hernani)
2-Asier Martin Pagaldai (Bergara)

Mila lore:
1-Juan Galdeano Izagirre (Hernani)
2-Igor Altuna Maiz (Lazkao)

HAURREN MARRAZKI TXAPELKETA
HH3: Aiuri (Aginagako Eskola).
HH4: Ane Landa (Aginagako Eskola).
HH5: Nahia Gonzalez.
LH1: Ani Zubiria.
LH2: Jon Pallero Molina.
LH3: Peru Arruti.
LH4: Beñat Zuloaga.
LH5: Lilien Li.
LH6: Arane Agirre.
DBH1: Sara Arbeloa.