Palestinaren aldeko eguneko hitzaldiak adituen eskutik

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 25a, 10:15

Larunbatean ospatu da Palestinaren Eguna. Mural margoketa, hitzaldiak eta Palestinako jaki tradizionalekin osatutako bazkariarekin borobildu zuten eguna Usurbila hurbildutako zenbait herritar eta kanpotarrek. Aritz Saidi, Gabriel Ezkurdia eta Fayez Badawi adituak izan dira hitzaldiko protagonistak. Palestinako herriak azken urte luzeetan jasandako zapalkuntzaren oinarriak izan dituzte hizpide adituek, eta mahai gainean jarri dituzte faktore nagusiak.