2019/12/14 11:00-12:30

Azoka

Jostailu Erabilien Azoka

Jostailu Erabilien Azoka
Usurbilgo frontoia, Usurbil

Ordutegia: 11:00-12:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: erabiltzen ez ditugun jostailuak berrerabiltzeko azoka.
Azokan parte hartzeko baldintzak:
-Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
-Bilketa egunetan jasotzen dena musutruk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
-Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
-DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.
-Piladun jostailuek funtzionatzen dutela erakutsi beharko da.
-Azoka amaieran bertan geratzen direnak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu. 

Oharrak:
-Jostailuen bilketa abenduaren 12an eta 13an, 17:00-19:00 artean Sutegiko erakustaretoan.
-Azokan geratzen diren jostailuak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu. Piladun jostailuak funtzionatzen dutela erakutsi beharko da.
Antolatzailea: Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea.