2019/12/15 11:00 - 14:00

Azoka

San Tomas Azoka

San Tomas Azoka
Usurbilgo frontoia, Usurbil

Ordua: goiz eta eguerdian.
Tokia:
Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak:
postuak, sagardo dastatzea, jan edana, Sagardo eta Babarrun Txapelketen sariketak, fokotola, Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa... Inguruko babarrun zein sagardo ekoizle partikularren arteko lehiaketa izango da. Babarrun lehiaketan, parte hartzaile bakoitzak babarrun kilo bat aurkeztu beharko du eta sagardo lehiaketan zortzi botila aurkeztu beharko dira. Horretarako aditu eta herritarrez osatutako epaimahaia izango da eta ondorengo sariak banatuko dira bi lehiaketetan: 150€ eta txapela lehengo sailkatuei, 90€ eta kopa bigarren sailkatuei eta 50€ hirugarren sailkatuei. Egunean bertan, gerturatzen diren guztiek sagardoa dastatu ahal izango dute, txistorra eta taloaz lagunduta. Bazkide egiteko aukera izango dugu aurten ere. Animatu eta egin Noaua!ko bazkide.

EKITALDIAK
12:30 Ixabel Agirresaroberen "Irudipuinak" emanaldia Sutegin.
Izenburua: "Lan eta lan". "Ba omen zen familia handi bat baserri batean bizi zena. Egunsentiarekin batera lanean hasi eta ilunabarrarekin atseden hartzen zuena".
Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea eta Sagardo Egunaren Lagunak.