2019/12/31 17:00

Kirola

10. Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa

10. Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa
Usurbilgo frontoia, Usurbil

Ordua: 17:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: Usurbilgo herri merkataritza eta ostalaritza sustatzeko herri lasterketa. 4 kilometro inguruko luzeera izango du. Ohi bezala, herri erdiguneari bi itzuli emango dizkion lasterketa frontoian hasi eta bukatuko da.
Izen ematea: doan aurrez Hurbilago Elkarteko dendetan edo egunean bertan. Denda jakinetan izena ematen duten lehen 100 lagunentzat kamiseta opari.
Oharrak:
-Lasterketa amaieran, izena eman duten lasterkarien artean zozketak eta Hurbilagoren Gabonetako Zozketa (2 lagunentzako 12 otordu, abendu amaierara arte Hurbilago Elkarteko saltokietan erosketak egiten dituztenen artean).
Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.