Euskaltzaleen sarea kantu zaleekin osatzen hasi eta artixten emanaldiak borobilduko ditu larunbateko hitzorduak

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 29a, 09:36

Euskararen Egunari eskainitako asteburuaren atarian gara jada. Larunbata hitzorduz sosia datorkigu; euskaltzaleen sarea osatuko da kantu-jirakoen eta herritarren laguntzaz, herriko artixtek emanaldi eder askoa eskainiko digute...

Ez ahaztu, iazko Euskaraldiko bizipenenkin eta etorkizunari begirako desioekin euskaltzaleen sarea osatuko da larunbatean (azaroak 30) frontoian. Horretarako, aurreko asteko NOAUA! diez jasotako txartelak baliatu ditzakezue zuen bizipen eta erronkak idatziz jaso eta bihar sare horretan zintzilikatzeko.

Bi galdera hauei erantzun behar zaie:
-Zer izan da Euskaraldia zuretzat?
-Zer lortu nahi duzu datorren edizioan?

Nahiago baduzue, aurrez utzi ditzakezue hainbat udal zerbitzuetan (udaletxean, Potxoenean, liburutegian, Kiroldegian…) edota tabernetan (Aitzagan, Txirristran, Bordatxon, Artzabalen, Gurian, Txiribogan eta Santueneko Gure Elkartea Zaharren Egoitzan).

Bestela aipatu moduan, bihar ere zuen bizipen eta desioak idatzi eta sare horretan zintzilikatzeko aukera izango da. Gainera ez ahaztu larunbat hori, azaroko azkena dela, kantu zaletuena. 12:30etan Mikel Laboa plazatik abiatuta, euskal abestiez girotuko du Kantu Taldeak herri erdigunea. Kantuan, “euskaltzaleon bizipen eta desioen kutxen bila” abiatuko dira.

“Usurbildarrek daukate” emanaldia
Azaroaren 30ean, eguerditik hasi eta Usurbilgo artisten taldeak iluntzeko 19:30etan Askatasuna plazan eskainiko duen “Usurbildarrek daukate” emanaldira arte egin ahalko dira ekarpenak plazan egongo den sare horretan. Aldaketarik ez bada, emanaldi horretan zehar desio eta bizipenotako batzuei ahotsa jarriko diete,  Euskararen Egunari begirako adierazpen bat plazaratzearekin batera. Antzerkia, dantza, kantua, poesia… uztartuko ditu Usurbilgo sortzaileek usurbildarrentzat prestaturiko emanaldiak. Gazte Eguna ospatuko da larunbat horretan, emanaldi hau bere egitarauan txertatu da Aztarrika gazte asanbladak.

EUSKARAREN EGUNA
Azaroak 29, ostirala
19:30 Ekainean ospatu zen Maskarada Eguneko irudien proiekzioa Sutegiko auditorioan. Orbeldi Dantza Taldearen edota Mikel Alkorta trikitilariaren parte hartzea.
Sarrera: doan.
Antolatzaileak: Euskaraldia taldea eta Xiberoko lagunak.



Azaroak 30, larunbata
12:00etatik aurrera 
Usurbilgo frontoian egun osoz, euskaltzaleen sarean NOAUA! bidez jaso dituzuen bizipen eta desioak zintzilikatzeko aukera. Zuen ekarpenak egunotan utzi ditzakezue udaletxean, Potxoenean, liburutegian, Kiroldegian…
Antolatzailea: Euskaraldiko taldea.

12:30 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta. Desio eta bizipenen sarea hornitzeko herriko gune desberdinetan jarritako kaxak biltzera abituko dira kantuan.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.

18:00 Demode Quartet taldearen klasiko euskaldunen bertsioetan oinarrituriko "Epa txiki" haurrentzako ikuskizuna Aginagako Eliza Zaharrean. 
Sarrera: doan.
Antolatzaileak: Euskaraldiko taldea eta Antxomolantxa Elkartea.

19:30 Usurbil ardatz hartuta, herriko artixten “Usurbildarrak daukate” emanaldia Askatasuna plazan.
Antolatzaileak: Herriko artixtak eta Euskaraldiko taldea.



Abenduak 1, igandea
Egunean zehar,
Mikel Laboa gogoan hil zenetik 11 urte beteko baitira. Bere musika entzungai izango da bere izena daraman plazan.

11:30 
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Bizi dantzan" ikuskizun berria Oiardo Kiroldegian (11:00etan ateen irekiera).
Sarrerak: AGORTUAK!.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Euskaraldiko taldea.

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: "Maya erlea, ezti jokoak".
Sarrera: 3 euro, egunean bertan.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.

18:00 "Zoaz bake santuan" antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean. 
Sarrerak: 5 eurotan aldez aurretik Arrate tabernan. Egunean bertan ere salgai izango dira.
Antolatzaileak: Aginagako San Praixku Guraso Elkartea eta Euskaraldiko taldea.



Abenduak 3, asteartea
Euskararen Eguna Aginagako eta Zubietako Eskoletan eta Udarregi Ikastolan.
-Aginagako eskola:
“Ikasleek, gurasoek eta irakasleek, beraientzat euskarazko hitz politena dena aukeratu eta denon artean hormairudia sortuko dugu. Euskarako abestiekin jolasak egingo ditugu”.
-Udarregi Ikastola:
9:30-11:00 
Eguraldiak laguntzen badu, LH-koen kalejira buruhandiekin.
12:10-12:30 LH-koen kantu saioa; eguraldiaren arabera, Mikel Laboa plazan edo frontoian. 
Egunean zehar, HH, LH eta DBH-ko ikasleen hamaika ekintza ikastola barruan.
Oharra: behin behineko egitaraua, aldaketak egon daitezke.
Antolatzailea: ikastetxeak.



Abenduak 4, asteazkena
19:00 Hitzaldia Potxoenean: “Euskararen Jai Hotsa”.
Hizlaria: Josu Urrejola.
Zehaztasunak:"Euskararen jatorria, euskararen jaiotza eta adina,  zer da "Izena eta izana",  arnasaren eragina euskeran, euskeraren antzekotsak (onomatopeiak), euskeraren hitzerroak, euskera ez idatzia, generoa euskeran,  aditzak euskeran, bertsolaritza, abestiak eta dantza euskeran".