Euskararen Eguna

Porrotx: “Zorionak Usurbil!”

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 1a, 13:49

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza izeneko emanaldia eskaini dute gaur eguerdian Usurbilgo kiroldegian. Ikuskizunarekin bat eginez, Orbeldi Dantza Taldeko gaztetxoek dantza saio ezberdinak eskaini dituzte.

Amaiera aldean, Epo itai tai ye abestia kantatu dute elkarrekin. Porrotxek oholtza gainera deitu ditu Orbeldiko dantzariak, hitz hauekin: “Txalo handi bat haientzat: kantua, dantza, emozioa, harremanak, laguntza, laguntaldea, askatasuna... eskaini dizkigute. Haiekin batera daude begiraleak, haien lagun handiak! Txalo handi bat haientzat ere. Begira ze gazteak, ze herria, Zorionak Usurbil! Ederrak zarete!”.

Orbeldiko dantzariek, begiraleek eta pailazoek, oholtza gainean bat egin dute denek. Oholtza azpian eta harmailetan ere, dantzan eta txaloka jarraitu dute abestia.

Erlazionatuak

Pailazoak eta dantzariak, bat eginik

Noaua Aldizkaria 2019 abe 01 Usurbil