Euskararen Eguna

Kantu Taldeak eta Udarregi Ikastolak elkarrekin abestu diote euskarari

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 3a, 17:51

Belaunaldi arteko kantu saio bateratua eskaini du Kantu Taldeak eta Udarregi Ikastolak eguerdian, Mikel Laboa plazan.

Ahots gaztetxo eta helduak elkartu ditu emanaldiak, eta garrantzitsuena, belaunaldi ezberdinetako herritarrak elkarrekin plaza berean. Kantuak herria batzen omen du, eta Euskararen Egun honetako hitzordu hau izan da horren adibide argia. Bistan denez, euskal kantutegia ahotan hartzearekin batera, belaunaldi arteko hartuemanak sendotzeko beste urrats bat eman da gaurkoan. 

Euskararen Eguneko kantu saioko irudi bilduma duzue hemen: