Futbola asteburuan Haranen, eta datozen kirol ekimenetarako izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 5a, 13:40

Ostiral eta larunbatean futbol neurketa bana jokatuko da Haranen. Horrekin batera, adi datozen kirol ekimenetarako izen ematea zabalik duzue eta; Andatzakoen GPS eta orientazio ikastarorako nahiz hilaren 15eko Andatzako itzuli osteko Patriko bazkarirako; 10. Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketarako edota baita Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako ere. Hemen xehetasunak:

FUTBOLA HARANEN
Abenduak 6, ostirala
10:00 
Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Amara Berri KE

Abenduak 7, larunbata
12:00 
Jubenilak: Usurbil F.T.-Zumaiako FT


ANDATZA M.K.K.-ren EKINTZAK
Abenduak 10, asteartea
19:00 
GPS eta orientazio ikastaroa DYA-k Munalurran duen egoitzan. Doan.
Izen ematea: abenduaren 6ra arte andatzamkk@gmail.com helbidean.
Oharrak:
-Bakoitzak bere GPSa ekar dezake.
-Plaza kopuru mugatua.

Abenduak 15, igandea
8:00 
Mendi irteera Andatzan barrena, Oiardo Kiroldegitik abiatuta.
Ibilbidea: 20 kilometro (Uxue Trail luzea).
Ondoren, bazkaria Patri jatetxean.
Izen ematea: abenduaren 11ra arte andatzamkk@gmail.comhelbidean.
Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Andatza M.K.K.-k antolaturiko txangoetan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izan eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egiteko aukera eskaintzen du mendizale taldeak.

Informazio gehiago: andatza.com / andatza@hotmail.com
Antolatzailea: Andatza M.K.K.


10. HURBILAGO SAN SILBESTRE HERRI LASTERKETA
Abenduaren 31n 17:00etan frontoitik, herri merkataritza eta ostalaritza sustatzeko xedez abiatuko den herri lasterketarako izen ematea zabalik duzue Hurbilago Elkarteko dendetan. Saltoki jakin batzuetan gainera, izena ematen duten lehen 100 lagunentzako kamiseta opari. Ohi bezala, Usurbilgo komertzio guneari bi itzuli eman beharko dizkiote parte hartzaileek. Amaieran, izena emana duten lasterkarien artean zozketak eta Hurbilagoren Gabonetako Zozketa; bi lagunentzako 12 otordu banatuko dituzte.



IRISASI BTT HOTZAK AKABATZEN
Urtarrilaren 26an 9:00etan frontoitik abiatuko den bizikleta gaineko mendi probarako izena aurrez eman dezakezue kirolprobak.com atarian. 16 urtetik gorako kirolariek jada izena aurrez eman dezakete. Lau prezio ezberdin izango dira:
-Federatu gabeek: 22 euro.
-Federatuek: 20 euro.
-Federatuak izan eta "culotte"a nahi dutenek: 95 euro.
-Federatu gabea izan eta "culotte"a nahi dutenek: 97 euro.

Urtarrilaren 26an, proba egunean ere izena eman ahalko da, 8:45ak baino lehen antolakuntzaren mahaian, 30 euroren truke. Antolakuntzak ohartarazi duenez, "14-16 urte arteko txirrindulariek proban parte hartzeko aukera izango dute baldin eta uneoro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izena ematea irisasibtt@gmail.com korreoaren bidez beteko da". Izena ematen duten lehen 500 partaideei txaleko bat opari.