Ostegunera arte zabalik, San Tomas Azokarako babarrun eta sagardoa NOAUA!ra ekartzeko epea

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 9a, 08:46

Abenduaren 12ra arteko epea dute San Tomas Azokako babarrun eta sagardo txapelketetan parte hartu nahi duten ekoizleek, NOAUA!ra produktuak ekartzeko.

Dagoeneko babarrun eta sagardo ekoizleak izena ematen hasiak dira NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan. Gogoan izan, hilaren 12a baino lehen ekarri beharko duzue herrian ekoitzitako babarrun eta sagardoa NOAUA!ra. 

Abenduaren 15eko San Tomas Azokarako atzera kontaketa betean gara NOAUA! Kultur Elkartean. Postuak, Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa, dantza... eta gehiago aurkituko duzue aste honen amaierako azokan. Tartean noski, herriko sagardo eta babarrun ekoizpena sarituko dugu. Lehiaketotan parte hartzeko baldintzen berri doakizue segidan:

SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Izen ematea
Abenduaren 12ra arte, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

Sagardo/babarrun txapelketen sariak
1. saria 150 euro eta txapela.
2. saria: 90 euro eta kopa.
3. saria: 50 euro.