Larunbateko Jostailu Erabilien Azokarako bilketa, abenduaren 12an eta 13an

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 10a, 10:10

Izango duzue etxean, erabiltzen ez duzuen jolas edo jostailurik. Erabiltzen ez duzuena beste norbaitek berrerabili dezakeenez, Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak abenduaren 14rako antolatu duen azokan parte har dezakezue. Abenduaren 12an eta 13an egingo da bilketa Sutegin.

Abenduaren 14an, 11:00-12:30 artean frontoian ospatuko den Jostailu Erabilien Azokarako bilketa aurreko egunetan, hilaren 12an eta 13an bideratuko du antolakuntzak, Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkarteak; 17:00-19:00 artean Sutegiko erakustaretoan. 

Azokarako joko edo jostailurik utzi nahi duenak baldintza hauek bete behar ditu:
-Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
-Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
-Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
-DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.
-Piladun jostailuek funtzionatzen dutela erakutsi beharko da.
-Azoka amaieran bertan geratzen direnak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu.