Gaurko EITB Maratoirako usurbildarrek ere "Lau teilatu" abestu zuten

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 10a, 12:40

Haur minbizia ikertzeko laguntza biltzen ari da gaur EITB Maratoia. Azken asteotan ehunka lagun "Lau teilatu" kanta ezaguna abesten jarri ditu Euskal Irrati Telebistaren elkartasun ekimenak. Tartean usurbildarrak. 

"Herri Txiki Infernu Handi" saioak azaroaren 14an Oiardo Kiroldegian egin zuen azken grabaziora joan ziren 300 lagunek "Lau teilatu" kanta ezaguna abestu zuten gaur ospatzen ari diren EITB Maratoirako. Kanpainaren helburua, aipatu euskal kantu ezagunaren ahalik eta bertsio gehien eta ezberdinenak jasotzea zen. Bertsio guztiokin bilduma egin nahi baitzuten. Beste hainbat ekimenekin eta gaur bertan egiten ari diren diru bilketa, haur minbizia ikertzera bideratuko dute.

Deialdi honetan usurbildarrek ere parte hartu dute aipatu moduan. Joan den igande gauean Euskal Telebistak herri honi eskainitako "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa azaroaren 14an Oiardo Kiroldegian grabatzen hasi aurretik, usurbildarren bertsioa grabatu zuten Zuhaitz Gurratxagak kitarra eskutan eta Mikel Pagadirekin. Albiste honi atxikitako bideoan duzue grabazioaren emaitza. 

"Lau Teilatu" kanta ezagunaren bertsio guztiak entzun eta ikusteko ondoko estekan klikattu: 
https://www.eitb.eus/eu/eitb-taldea/eitb-maratoia/zure-bertsiorik-onena/

Igandeko saioa ikusi ez bazenuten, ondoko estekan duzue osorik: :
https://www.eitb.tv/eu/bideoa/herri-txiki-infernu-handi-6-denboraldia/6549/164541/usurbil/

 
 


Irudiak eta bideoak: Herri Txiki, Infernu Handi.