Zumeta Arte Estudiora eta Txokoaldeko Txalaparta Txokora, urteko azken Harria Hitzekin

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 11a, 10:41

Txokoldeko Txalaparta Txokoa eta Zumeta Arte Estudioa bisitatuko dituen ibilaldi gidatuaren urteko azken edizioa abenduaren 14rako iragarri dute. Izena aurrez bideratu beharko da.

Oraingoan Txokoaldeko Txalaparta Txokoa eta Zumeta Arte Estudiora doako bisita gidatua antolatu da, herriko kultur altxorretan barrena bira egin ostean.

"Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu", antolatzaileen esanetan. 2019ko azken saioa, abenduaren 14an. Izena aurrez bideratu beharko da. Gogoan izan, lagun kopuru mugatu batentzako lekua egongo dela bisita gidatu honetan.

HARRIA HITZ IBILALDI GIDATUA
Abenduak 14, larunbata
10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
10:00 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean frontoitik abiatuta.
11:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita.
12:35 Zumeta Arte Estudiora bisita.
13:45 Amaiera.

Informazioa eta erreserbak: 688 818 017 /info@kultour.pro(25 lagunentzako lekua gehienez).