San Tomas Azokarako babarrun eta sagardo txapelketetan izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 12a, 11:14

Gogoan izan, ostegun hau duzue (abenduak 12), igandeko San Tomas Azokako sagardo eta babarrun txapelketetan izen emateko azken eguna. Herrian ekoitzitako produktuak NOAUA!ra ekartzeko azken eguna honenbestez. 

Babarrun eta sagardo ekoizle mordoxka batek izena eman dute jada NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan. Gogoan izan, hilaren 12a baino lehen ekarri beharko duzue herrian ekoitzitako babarrun eta sagardoa NOAUA!ra. 

Abenduaren 15eko San Tomas Azokarako atzera kontaketa betean gara NOAUA! Kultur Elkartean. Postuak, Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa, dantza... eta gehiago aurkituko duzue aste honen amaierako hitzorduan. Tartean noski, herriko sagardo eta babarrun ekoizpena sarituko dugu.

SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Izen ematea
Abenduaren 2tik 12ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

Sagardo/babarrun txapelketen sariak
1. saria 150 euro eta txapela.
2. saria: 90 euro eta kopa.
3. saria: 50 euro.