Euria eta haizeagatik abisu horian

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 12a, 08:03

Euria eta haizeagatik abisu horian izango gara ostiral eguerdira arte, Euskalmet meteorologia agentziak berri eman duenez.

Ostegun honetan, Usurbilen "zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txikiak botako ditu, zenbait tokitan ertainak, probabilitate handiagoarekin goizaldean eta egunaren bigarren partean, bereziki ekialdean. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Egunaren bigarren partean haizea indartu egingo da, bolada oso gogorrekin, bereziki haizeguneetan. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira".

Bihar (abenduak 13), "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Gauean hodeiak gutxitu egingo dira. Zaparrada txikiak botako ditu, zenbait tokitan ertainak, bereziki ekialdean. Arratsaldean prezipitazio txikia egingo du noizbehinka, eta gauean atertzera egingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da bolada gogorrekin, eta oso gogorrekin. Egunaren bigarren partean haizeak indarra galduko du. Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da".

Datozen orduotan abisu horian izango gara haizeagatik eta euriagatik:

ABENDUAK 12-13
EURIA:
12:00-12:00 Abisu horia prezipitazio iraunkorragatik: "kantauri isurialdeko zenbait lekutan 60 l/m² baino gehiago pila daitezke, bereziki Gipuzkoa ekialdean". 

HAIZEA:
-Kostaldeko haizeguneetan: 
12:00-21:00 Abisu horia: "Mendebal-osagaiko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki kostaldean. Gauean haizea mendebal/ipar-mendebaldetik finkatu eta indartu egingo da".
21:00-09:00 Alerta laranja: "Mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 120 km/h-k abiadura gaindi dezakete kostaldeko haizeguneetan. Bestalde, barnealdeko mendi inguruetan mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete".
9:00-12:00 Abisu horia: "Mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki kostaldean".

-Haizeguneak ez diren lekuetan:
21:00-06:00 "Mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki kostaldetik hurbil dauden tokietan non 100 km/h ingurukoak izan daitezkeen".

EGUNOTARAKO IRAGARPENA
Abenduak 12, osteguna
"Gaur udazkeneko giro haizetsua eta euritsua izango dugu. Goizean euria kantauri isurialdera mugatuko da gehienbat, baina arratsaldean denera hedatuko da eta ugaria izango da. Mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, eta gauean are gehiago indartuko da kostaldean. Elur-kota 1200 m-tik 1500 m-ra igoko da eta tenperatura maximoak antzekoak edo apur bat altuagoak izango dira".

Abenduak 13, ostirala
"Ostiralean euria egiten jarraituko du eta haizea indartsu ibiliko da oraindik. Zaparradak ipar partean botako ditu gehienbat, eta eguna amaitzerako atertzera egingo du. Haizea zakar ibiliko da lurralde osoan, baina kostaldean litekeena da bolada are gogorragoak izatea, bai goizaldean eta baita goizean ere. Dena den, tenperatura pixka bat igoko da".

Abenduak 14, larunbata
"Larunbatean giro lasai eta atseginagoa espero dugu. Goizean goiz zerua hodeitsu ikusiko dugu tarteka, baina goizak aurrera egitearekin batera hodeiak gutxituz joango dira. Zerua goi-hodeiekin partez estalia geratuko da, eta egunaren bigarren partean hodei horiek ugariagoak izango dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura ez da askorik aldatuko".

Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus