Larunbateko Jostailu Erabilien Azokarako azken bilketa eguna

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 13a, 14:21
Hitz Aho Guraso Elkarteak Jostailu Erabilien Azokarako antolatu duen bilketa kanpaina Sutegin.

Dagoeneko material dezente bildu zuen Hitz Ahok ostegun arratsaldean. Gaur (hilak 13), Sutegiko mahaian ekarpenak egiteko azken eguna, 17:00-19:00 artean. Jostailu Erabilien Azoka larunbat goizean frontoian. 

Larunbat goizean frontoian ospatuko den Jostailu Erabilen Azokarako materiala biltzen hasia da antolakuntza; Hitz Aho, Udarregi Ikastolako guraso elkartea. Ondoko irudia ostegun iluntzekoa duzue. Dagoeneko herritarrak hasiak dira berrerabiliak izango diren joko edo jostailuak Sutegira eramaten. Atzokoa zen lehen bilketa eguna, bigarrena eta azkena gaur (abenduak 13) 17:00-19:00 artean kultur etxeko erakustaretoan.

Jostailu Erabilien Azoka larunbat goizean, 11:00-12:30 artean ospatuko da frontoian.

Gogoan izan,  azokarako joko edo jostailurik utzi nahi duenak baldintza hauek bete behar ditu:
-Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
-Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
-Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
-DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.
-Piladun jostailuek funtzionatzen dutela erakutsi beharko da.
-Azoka amaieran bertan geratzen direnak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu.