Miriam Arrillagaren finala, Andatzakoen txangoa, Usurbil F.T.-ren talde argazkia eta partida gehiago asteburuan

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 13a, 14:02

Gainezka datorkigu asteburuko kirol agenda; pilotan, Miriam Arrillaga Belokik Emakume Master Cup txapelketako 4 t´erdiko eskuz banakako final handia jokatuko du. Mendizaleak Andatzako buelta egin eta bazkaritarako bilduko dira. Ohiko eskubaloi eta futbol partidekin batera, Usurbil F.T.-k klubeko argazkia aterako du baita.

Miriam Arrillaga Beloki, Emakume Master Cup-en 4 t´erdiko txapelketako finalean
Final handi baten atarian da berriz Miriam Arrillaga Beloki gaztea. Emakume Master Cup txapelketako 4 t´erdiko eskuz banakako azken neurketa nagusia jokatuko du abenduaren 15ean Barakaldon. Bidaniako Miren Larrarterekin lehiatuko da. Miriamek aste honetako NOAUA!ri eskainitako elkarrizketan dituzue xehetasun gehiago.
Eguna: abenduak 15, igandea.
Ordua: 12:00.
Tokia: Barakaldes pilotalekua.
Neurketak:
-Pilota mixtoa: Miren Larrarte (Bidania)-Miriam Arrillaga (Aginaga).
-Pilota goxua: Patri Espinar (Usansolo)-Leire Etxaniz (Etxebarria).
Oharra: neurketok zuzenean eskainiko ditu Euskal Telebistak.

 


FUTBOLA HARANEN
Abenduak 14, larunbata
9:30 
Areto futbola, kadeteak: Usurbil F.T.-Antigua Luberri
10:00 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil F.T. “A”-Udarregi Usurbil F.T. “B”
11:30 Infantil neskak F-8: Usurbil F.T.-Orioko F.T.
16:00 Erregionalak: Usurbil F.T.-Segura

Abenduak 15, igandea
11:00 
Futbol Eskola:
Usurbil-Urnieta
Hernani-Urnieta

KLUBEKO ARGAZKIA
2019-2020 denboraldiko talde argazkia aterako du Usurbil F.T.-k. Larunbatean izango da, abenduaren 14an, 12:45ean Haranen.

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Abenduak 14, larunbata
Eskola Kirola
11:00 
Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Ereintza Lisomat.

Usurbil K.E.
12:30 
Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Ereintza Beissier
16:00 Kadete mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Ereintza Todo Terreno
18:00 Senior neskak, Euskadiko Txapelketa: Urbil-Usurbil K.E.-Eraiken Eharialdea

ANDATZAKOEN TXANGOA
Abenduak 15, igandea
8:00 
Mendi irteera Andatzan barrena, Oiardo Kiroldegitik abiatuta.
Ibilbidea: 20 kilometro (Uxue Trail luzea).
Ondoren, bazkaria Patri jatetxean.
Izen ematea: abenduaren 11ra arte andatzamkk@gmail.com helbidean.
Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Andatza M.K.K.-k antolaturiko txangoetan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izan eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egiteko aukera eskaintzen du mendizale taldeak.

Informazio gehiago:andatza.com / andatza@hotmail.com
Antolatzailea: Andatza M.K.K.