Zubietako erraustegia

"86 urte ditut, daukat disgusto haundiya, martxan jarri dutelako, Zubietako erraustokiya"

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 14a, 16:02

"SOS Usurbil, erraustegia gelditu" manifestazio jendetsua, frontoiko amaiera ekitaldiko oholtzara igotako herritar batek amaitu du bertsotan. 86 urteko gizonak probaldi fasean piztua dagoen erraustegiak sortarazten dionari abestu dio. Hemen duzue bertsoa osorik.

Idatziz segidan, eta albiste honi atxikitako bideoan entzun eta ikus dezakezue 86 urteko gizona bertsotan:

Laurogeitasei urte ditut 
daukat disgusto haundiya
martxan jarri dutelako
Zubietako erraustokiya
ke asko ateatzen da
gaiñea zuri zuria
hortik datorren haizia
ez da ba oso garbiya
gaixotasun asko dakar
baita ere minbiziya
gure biloba gaixuai
utzi diyoun herentziya
bertso hau kantatuko det
enteratzeko herriya
Gipuzkoako Aldundiak
dauka erru guztia"