San Tomas azoka

Amona Tomaxa bertaratu da San Tomas azokara

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 15a, 14:11

San Tomas azokaren aitzakian, Sutegin izan dira Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria eta Iñaki Martiarena 'Mattin' marrazkilaria. Herriz herri ibili ohi dira Irudipuinak izeneko ikuskizuna eskaintzen eta gaur Usurbilen aritu dira. Saioan zehar, adi-adi izan dituzte ikusleak. Bi artista hauek, berriki, ‘Amona Tomaxaren abenturak’ ipuina plazaratu dute NOAUArekin batera.