San Tomas azoka

Orbeldikoen urteko azken dantza saioa

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 15a, 14:21

Orbeldi Dantza Taldeko gaztetxoak saio berezi bat prestatzen aritu dira azken asteotan. Gaur, San Tomas azokaren aitzakian, Mikel Laboa plazan aritu dira dantzan. Gaztetxoekin batera, begiraleak eta Orbeldiko hainbat kide heldu animatu dira. Mikel Laboa plaza gainezka egon da. Gaurkoa urteko azken emanaldia izan dute. Inauterietan itzuliko dira berriro plazara.