San Tomas azoka

Babarrun eta sagardo lehiaketek badute irabazlerik

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 15a, 15:45

Babarrun zein sagardo lehiaketak San Tomas azokako gatza eta piperra dira. Epaimahaikideen esanetan, Juan Karlos Balerdiren babarruna izan da aurtengo onena. Sagardo lehiaketan, aldiz, Joxe Manuel Lizarraldek eraman du txapela.

Tolosako Babarruna jatorri izendapeneko teknikarien esanetan, hauek izan dira aurtengo lehiaketako babarrun ekoizle onenak:

1. Juan Karlos Balerdi, Izarpe etxea (Kalezar).

2. Pili Arroyo, Zugasti baserria (Zubieta).

3. Idoia Orbegozo, Galdagorri baserria (Aginaga).

 

Sagardo lehiaketa

1. Joxe Manuel Lizarralde, Etxetxo baserria (Zubieta).

2. Antonio Eizagirre, Aldapa baserria (Aginaga).

3. Ana Esnaola, Altzondo (Santuenea).