Gabonetako kontzertu bikaina eskaini dute akordeoi taldeak eta abesbatzek

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 16a, 17:03

Urtero legez, gabonetako kontzertua eskaini du Zumarte musika eskolak. Aurtengoan, Lezo eta Usurbilgo akordeoi taldeak hasi du kontzertua gabon giroko hiru abestirekin, eta ondoren, adin guztietako abesbatzek hartu dute erreleboa zortzi bat abestirekin.