Aipatzekoa bereziki gizonezkoen artean eman dela beherakada, 94tik 82ra murriztu baita langabetu kopurua. Aldiz, emakumezkoenean pittin bat igo egin da, 136tik 138ra.
Usurbilen bezala Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere beherantz egin du langabetu kopuruak. Buruntzaldean 50 langabetu gutxiago (2.864) eta Gipuzkoan 251 langabetu gutxiago (30.014) zenbatu ziren. Kontratazioa 430etik 364ra jaitsi da urritik azarora udalerri honetan. Ia kontratu denak, 346, aldi baterako hitzartu ziren; 195 gizonezkoenak, 169 emakumezkoenak. 296 zerbitzuen sektorean.
USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2019ko azaroa
Usurbil: 220. Buruntzaldea: 2.864. Gipuzkoa: 30.014.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 82.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 21.
45 urtetik gora: 53.
Emakumezkoak: 138.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 65.
45 urtetik gora: 66.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 30.
Eraikuntza: 16.
Zerbitzuak: 157.
Aurretik lanik gabe: 12.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 609.
Astigarraga: 240.
Hernani: 805.
Lasarte-Oria: 781.
Urnieta: 209.
Usurbil: 220.
Guztira: 2.864.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 30.014.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 364.
Aldi baterakoak: 346 (185 gizonezko, 161 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 296.
Sexuaren arabera: 195 lan kontratu gizonezkoenak, 169 emakumezkoenak.