Urteko azken udalbatzarra ostegunean

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 17a, 09:00

Gaztematika erakundearteko sarea eta Atsobakar lur eremua izango dituzte hizpide udal ordezkariek, udalbatzaren 2019ko azken osoko bilkurak.

Ohi baino lehenago dator urteko azken udalbatzarra. Izatez azken ostegunean, hilaren 26an egokituko litzateke baina astebete aurreratzea erabaki dute. Ostegun honetan bertan izango da, abenduaren 19an 18:00etan Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Hemen duzue udal ordezkariek jorratuko duten gai zerrenda, Udaletik NOAUA!ra helarazi dutena:

URTEKO AZKEN UDALBATZARRA
Eguna: abenduak 19, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai zerrenda:
1.- 2019/10/31ko ohiko bilkurako aktaren onespena.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko azaroaren 25etik abenduaren 13ra (2019/1005-2019/1061).
3.- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Haur eta Gazteen Sustapenerako Erakundearteko Sareari (Gaztematika) atxikimendua.
4.- HAASetako A-108 (Atsobakar) Eremuko HEU 108.4 eta HEU 108.5 exekuzio unitateetako eta alboko espazio publikoaren Antolamendu Xehatuaren aldaketa. Hasierako onespenari tartekatutako alegazioa erantzutea eta aldaketa behin betikoz onartzea.
5.- Galdera-eskaerak.

2020ko ordenantza fiskalak, behin betiko onartuak
Urte berrirako ordenantza fiskalak eta egutegia bera behin betiko onartu ditu Usurbilgo Udalak, astelehen honetako (abenduak 16) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak berri eman duenez. "Arauzko informazio publikoko epea amaitu eta erreklamaziorik jaso ez denez, behin betirako onartu dira 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, zerga, tasa, prezio publiko, kontribuzio berezi eta zerga kudeaketaren ordenantza fiskalean eginiko aldaketak". Gogoan izan, nagusiki Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) aplikatuta eguneratuko ditu Usurbilgo Udalak, 2020ko zerga ordenantzak.