Ikastetxeak kantuan murgilduko dira neguko oporraldian

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 18a, 08:46

Ostiralean borobilduko dute ikastetxeek 2019-20 ikasturteko lehen txanpa. Neguko oporraldian murgildu aurretik ordea, kantu-jiran irtengo dira Udarregi Ikastola eta Aginagako zein Zubietako Eskolak.

Gabon kantuez girotuko dute herria ikastetxeetako ikasle eta irakasleek. Goizean zehar irtengo dira gehienak. Aginagako Eskolakoek itzulia emago diote herri kaxkoari eta gero gurasoek prestaturiko hamaiketakoa dastatuko dute. Zubietako Eskolakoak frontoi ingurura irtengo dira abestera, eta berdin, hamaiketako ederrarekin borobilduko dute. 

Udarregi Ikastolako LH eta DBH-koak goizeko lehen orduan irtengo dira; LH-koak Kalezarren barrena, DBH-koak Kaxkoan zehar. HH-koek aldiz, ikastola atarian abestuko dute eguerdian, eta arratsaldean, Haur Eskolakoekin batera irtengo dira kalejiran. Haur Eskolan harrera egingo diete Mari Domingi eta Olentzerori. Haiekin Kalezarretik Usurbila jaitsiko dira.

Segidan duzue abenduaren 20ko hitzordu guztion berri:


IKASTETXEAK KANTUAN
Abenduak 20, ostirala

AGINAGAKO ESKOLA
10:00ak aldera
Aginagako Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen kantu-jira Aginagan barrena.
Ondoren, guraso taldeak prestaturiko hamaiketako dastatzea.
Antolatzailea: Aginagako Eskola.

ZUBIETAKO ESKOLA
12:00ak aldera, gabon kantak senideekin Errebote plazan.
Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta.

UDARREGI IKASTOLA
09:30-10:45 
LH-DBH-ko ikasleen kantu-jira:
-LH-koek Kalezarko itzulia egingo dute.
-DBH-koak Kaxkoan barrena ibiliko dira.
12:10 
HH-koen kantu saioa ikastola atarian.
16:30 
Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo zaie Haur Eskolan. 2-3 urteko haurren gelara igo eta haiekin egoteko aukera izango dute ekarritako opariak banatzen dituzten bitartean. 
17:00ak aldera,
Haur Eskolatik Kalezarreko plazara abituko dira kantuan. Eta handik Mikel Laboa plazara.
Antolatzailea:
Udarregi Ikastola.