Kantuan egingo diote gaur harrera ikastetxeek neguko oporraldiari

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 20a, 07:52

Ezohiko klase eguna izango dute gaur (abenduak 20) ikastetxeek. Ostiral honetan borobilduko dute ikastetxeek 2019-20 ikasturteko lehen txanpa. Neguko oporraldian murgildu aurretik ordea, kantu-jiran irtengo dira gaur Udarregi Ikastola eta Aginagako zein Zubietako Eskolak. Giro euritsuak ordea kalejirak aldaraztea eragin du.

Gabon kantuez girotuko dute herria ikastetxeetako ikasle eta irakasleek. Goizean zehar irtengo dira gehienak. Aginagako Eskolakoak itzulia ematekoak dira herri kaxkoari eta gero gurasoek prestaturiko hamaiketakoa dastatuko dute. Zubietako Eskolakoak frontoi ingurura irtengo dira abestera, eta berdin, hamaiketako ederrarekin borobilduko dute. 

Udarregi Ikastolako LH eta DBH-koak goizeko lehen orduan irtengo dira; LH-koak Kalezarren barrena osteratxoa egitekoak ziren. Baina 10:00etan irtengo dira eta Kaxkoan barrena osteratxoa egingo dute. DBH-koak ere Kaxkoan zehar ibiltzekoak dira. HH-koek aldiz, ikastola atarian abestuko dute eguerdian, eta arratsaldean, Haur Eskolakoekin batera irtengo dira kalejiran. Haur Eskolan harrera egingo diete Mari Domingi eta Olentzerori. Haiekin Kalezarretik Usurbila jaitsiko dira.

Segidan duzue abenduaren 20ko hitzordu guztion berri:

IKASTETXEAK KANTUAN
Abenduak 20, ostirala

AGINAGAKO ESKOLA
10:00ak aldera
Aginagako Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen kantu-jira Aginagan barrena.
Ondoren, guraso taldeak prestaturiko hamaiketako dastatzea.
Antolatzailea: Aginagako Eskola.

18:00 Talo tailerra eta dastaketa Aginagako Eliza Zaharrean.

ZUBIETAKO ESKOLA
12:00ak aldera, gabon kantak senideekin Errebote plazan.
Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta.

UDARREGI IKASTOLA
09:30-10:45 
LH-DBH-ko ikasleen kantu-jira:
-LH-koek 10:00-11:00 artean eskainiko dute saioa. Hemen ibilbidea: Ikastola gorig, Txapeldun, Artzabal, herriko frontoia.
-DBH-koak Kaxkoan barrena ibiliko dira.
12:10 
HH-koen kantu saioa ikastola atarian.
16:30 
Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo zaie Haur Eskolan. 2-3 urteko haurren gelara igo eta haiekin egoteko aukera izango dute ekarritako opariak banatzen dituzten bitartean. 
17:00ak aldera,
Haur Eskolatik Kalezarreko plazara abituko dira kantuan. Eta handik Mikel Laboa plazara.
Antolatzailea:
Udarregi Ikastola.