Miriam Arrillaga, Laboral Kutxa EITB Master jaialdian

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 23a, 13:21

Laboral Kutxa EITB Master jaialdia jokatuko da igande honetan Berrizeko udal pilotalekuan. Jaialdia Euskal Telebistatik jarraitu ahal izango da, eguerdiko 12.00etatik aurrera.

Bi partida jokatuko dira Berrizeko jaialdian. Lehenengoan, Miriam Arrillaga eta Leire Garai pilotariak izango dira aurkariak.

Bigarren partida binakakoa izango da eta bertan lehiatuko direnak Iera Agirre-Leire Etxaniz eta Olatz eta Arrizabalaga-Maite Ruiz de Larramendi bikoteak izango dira.

Antolaketatik aditzera eman dutenez, "Miren Larrarte eta Patri Espinar ere jokatzekoak ziren, baina gipuzkoarra eskuko minez dago eta Usansolokoak ezingo du Berrizen egon bidaia batean dagoelako. Hala ere, biek ala biek lehen mailako ordezkoak izango dituzte eta ikuskizuna ziurtaturik dago".