Hurbilago herrialdea haurren gurarienean bilakatu du Mari Domingiren eta Olentzeroren bisitak

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 23a, 20:18

Heldu dira Usurbila Mari Domingi eta Olentzero ilusioz gainezka. Haur eta helduak liluratu dituzte astelehen iluntze honetan Hurbilago herrialdera egin duten bisitan.

19:00ak jota Kalezar zeharkatu eta Belmonte kaletik behera jaitsi dira Hurbilago herrialdera. Ez bakarrik noski, laguntzaile eta zaletuez inguratuak. Adar jotzaile eta zanpantzarrek ireki diete bidea Olentzerori Kalezarren. Oxtape ingurura heldu direnean elkartu dira ikazkina eta Mari Domingi. Eta Mari Domingirekin ziren han galtzagorriak. Denak batera kalejiran heldu dira Hurbilago herrialdera. Eta Hurbilago herrialdean, haurren gutunak biltzen aritu dira.

Argi denez, gurari guztioi erantzuteko lana gogotik egin beharko dute Mari Domingik eta Olentzerok egunotan.