Mirotzen omeneko eskubaloi jaia, sari banatze festa ederrarekin amaitu dute

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 28a, 20:21

Txalo artean zorionduz, jokalari talde guztiak sarituta eta Mirotz gazte usurbildarra oroitzea helburu duen hamabigarren eskubaloi txapelketa antolatzea ahalbidetu duten guztiei eskerrak emanez amaitu dute Oiardo Kiroldegiko egunpasa.

Goizeko 9:00etan hasi eta iluntzeko 20:00ak arte iraun duen infantilen arteko eskubaloi "maratoia", sari festa ederrarekin borobildu dute larunbat iluntzean Oiardo Kiroldegian. Mirotzen omeneko 12. eskubaloi txapelketan denek irabazi dute, ez da galtzailerik izan. Antolakuntzak, Usurbil Kirol Elkarteak edizio hau ospatzea ahalbidetu duten guztiak eskertu nahi izan ditu.

Txapelketan noski, Usurbilgo ordezkaritzarik ez da falta izan; infantil neska eta mutilen taldeek parte hartu dute.
Hemen sarituen zerrenda eta argazki bilduma:

MIROTZEN OMENEKO INFANTILEN ARTEKO 12. ESKUBALOI TXAPELKETA
Atezain onenak: Anaitasuna taldeko Nahia Ugalde eta Tolosa taldeko Iraitz Gorriti.
Jokalari onenak: Basauri taldeko Ane Martinez eta Amenabar Zarautz taldeko Mikel Etxeberria.

NESKEN SAILKAPENA
1-Basauri
2-Anaitasuna
3-Bera Bera
4-Tolosa
5-Aiala Zarautz
6-Usurbil K.E.

MUTILEN SAILKAPENA
1-Amenabar Zarautz
2-Tolosa
3-Basauri
4-Anaitasuna
5-Usurbil K.E.
6-Bera Bera

Infantil nesken txapelketa
Parte hartzaileak: 
Usurbil K.E., Basauri ET, Anaitasuna, Bera Bera, Tolosa C.F., Aiala ZKE.

Infantil mutilen txapelketa
Parte hartzaileak:
Usurbil K.E., Basauri ET, Anaitasuna, Bera Bera, Tolosa C.F., Amenabar ZKE.

ARGAZKI BILDUMA
Jokalari guztiak


Usurbil K.E.-ko infantil neskak eta mutilak


Usurbil K.E-ko infantil neskak


Usurbil K.E.-ko infantil mutilak



Anaitasunako infantil neskak


Anaitasunako infantil mutilak



Atezain onena: Anaitasunako Nahia Ugalde



Epaileak

 



Tolosa taldeko infantil neskak

Atezain onena: Tolosa taldeko Iraitz Gorriti




Tolosa taldeko infantil mutilak



Basauri taldeko infantil neskak



Jokalari onena: Basauri taldeko Ane Martinez


Basauri taldeko infantil mutilak



Bera Bera taldeko infantil neskak


Zarautz taldeko infantil neskak



Zarautz taldeko infantil mutilak

 

Jokalari onena: Amenazar Zarautz taldeko Mikel Etxeberria