Ortzi-mugaraino jauzika amaitu dute, Hurbilagoren Gabonetako Parke Erraldoian

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 28a, 18:27

Itxi berri dute, bi egunez, herriko komertzio gunea jolastoki erraldoian bilakatu duen Hurbilagoren Gabonetako Parke Erraldoia. Denetariko jokoetan parte hartu ahal izan dute gaztetxoek. Baina jolas guztien gainetik batek erakarri du arreta gehien. Ia ia ortzi-mugarainoko jauzia egiteko aukera ematen zuen tramankuluak. Herriko dendariek antolaturiko Gabonetako Parke Erraldoiaren azken orduak irudiotan bildu ditugu: