Hainbat gaztetxo bildu ditu Usurbil FTren gabonetako futbol txapelketak

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 29a, 13:50

Euskal Herriko hainbat txokotako futbolari gazteak bildu ditu Haranen gabonetako futbol txapelketak. 2009an jaiotako gaztetxoek hartu dute parte aurtengo txapelketan. Usurbil FTz gain, Allerru KE, Antiguoko KE, Baztan KE, Billabona FKE, Lazkao KE, Orioko FT eta Urnieta KEk hartu dute parte.