2020ko lehen ikastaroak begi bistan

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 2a, 08:37
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak biodantza ikastaroa antolatu du.

Urte berriarekin ikastaldi berriak. KzGunetik saio ezberdinak iragarri dira asteotarako, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak ere beste bi ikastaro antolatu ditu 2020ko lehen hiruhilekorako. Eta DYAk sorospen ikastaroa. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Parekidetasun Sailaren ikastaroak
Bake Epaitegi atzeko lokalean (Kale Nagusia, 4) antolatu ditu ikastarook:
-Biodantza: urtarrilaren 13tik martxoaren 30era, astelehenero 15:30-17:00 artean, Elen Kortaxarenarekin. Izen emateko epea: urtarrilaren 9ra arte.
-"Amar desde la igualdad-construyendo vínculos afectivos de buen trato" ikastaroa ostegunero urtarrilaren 9tik apirilaren 2ra 17:00-19:00 artean Pepa Bojorekin (gaztelaniaz). Izen ematea: urtarrilaren 7ra arte. 

Informazio gehiago eta izen ematea doan: Parekidetasun Saila / 943 377 110 / parekidetasuna1@usurbil.eus

KzGunera datozen ikastaroak
Urtarrilean 16:00-20:00 artean irekiko dute KzGunea. Honatx datozen ikastaroen berri:
-Urtarrilak 7-20, 16:00-18:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
-Urtarrilak 13-15, 18:00-20:00 “Facebook zure Smartphonean”.
-Urtarrilak 21, 16:00-18:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Urtarrilak 28, 18:00-20:00 “Zure bidaia planifikatu”.
-Urtarrilak 30, 16:00-18:00 “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean”.
-Otsailak 3-14, 9:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi". 
Informazio gehiagorako: Nagusia, 37 / 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net

Sorospen ikastaroa, DYAren eskutik
DYA Gipuzkoak sorosle eta lehen sorospen ikastaro bat eskainiko du Usurbilen. Urtarrilaren 11n hasiko da eta saioak euskaraz izango dira.

Urtarrilaren 11n hasi eta otsailaren 1era arte luzatuko da ikastaroa. Saioak larunbatetan egingo dira, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, DYAk Muna Lurra kalean duen egoitzan.

Ez da beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea, "egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute. Bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak… Ezagupen oso arruntak baina laguntza asko eman dezaketenak, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira eta teoria eta praktika alderdiak landuz", DYAtik aditzera eman dutenez.

Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du.

Matrikularen prezioa, ikastarorako txostena barne delarik, 120 eurokoa da. Ikasle kopurua mugatua izango da, ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 943-46.46.22 telefonora edo sartu www.DYAgipuzkoa.com web orrialdean.