Oiardo Kiroldegia haurren jostaleku erraldoian bilakatu dute

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 2a, 13:07

Goizean zabaldu du Usurbilgo Udalak, hiru egunez Oiardo Kiroldegiko erabilera anitzeko pistan kokatuko den Gabonetako Haur Parkea. 2-12 urte arteko haur eta gaztetxoek oporraldi amaiera hau jauzika nahiz jolasean borobiltzeko aukera izango dute larunbatera arte (urtarrilak 4). 

Puzgarrietan jauzika ikusi ditugu gehienak, begira parean zituzten bideo jolasetan iltzatuta besteak, marrazkiak sortzen taldetxo bat... Bakoitza erakargarriena zitzaion txokora hurbildu eta aisialdi gune erraldoiaz gozatzen hasia da, Usurbilgo Udalak ostegun goiz honetan Oiardo Kiroldegian zabaldu duen Gabonetako Haur Parkean.

Pixkanaka oporretako azken txanpara hurbiltzen doaz, urtarrilaren 8an ikasgeletara itzuliko diren haur eta gaztetxoak, baina oraindik badute jai egunoz gozatzeko aitzakia bat baino gehiago. 

Usurbilgo Udalak antolaturiko jostaleku handia 2-12 urte artekoentzat zabalik dute hiru egunez Kiroldegiko erabilera anitzeko pistan. Hiru eremuetan banatuta; 2-6 eta 6-12 urte artekoentzako txoko bana izango du jolastokiak eta hirugarren bat guztientzako partekatua.

Gabonetako Parkea
Egunak: 
urtarrilak 2, 3 eta 4.
Ordutegia: 11:00-13:00/16:30-19:30.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Guneak:
-2-6 urte artekoentzat: margolarien gunea, ludoteka psikomotrizitateko aparailuekin, puzgarriak.
-6-12 urte artekoentzako gunea: puzgarriak, ohe elastikoak.
-Guztientzako gunea: saskia, futbolina, haize mahaia, egurrezko 10 joko.
-Tailerrak adin guztientzat.
-Urtarrilaren 4an, Diskofesta parkearen itxieran.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.