Meltxor, Gaspar eta Baltasar Usurbila bidean datoz

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 3a, 11:15

Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak gure artera heltzeko bi egun baino ez dira geratzen. Igande arratsaldean iritsiko dira Urdaiagatik barrena. Aurretik, postaria bidaliko dute haurren gurariak biltzera.

Egunerokora itzuli aurretik etxeko txikienek azken gurariak bideratzeko aukera izango dute, urtarrilaren 5ean Usurbila helduko diren Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeei. Ohi bezala, postaria aurreratuko zaie ohi bezala; haurren gutun eta eskaerak biltzen ariko da Kaxkoko itzulia egin ostean, 11:30etatik aurrera frontoian.

Erregeak aldiz, Urdaiagan ikusiko dituzte lehen aldiz arratsaldez, 17:00etan eta handik behera abiatuko dira Usurbilerantz. San Estebango plaza, sendategia, Santuenea, Bizkarre, Errekatxiki, Olarrondo (bertan atsedenaldia), Puntapax, Kale Nagusia kontrako norantzan eta Zubiaurrenea kalea zeharkatuko dituzte. Bidera hurbiltzen direnek gozoki zaparrada izango dute. Eta helmugan, frontoian, harrera ofiziala eta erregeekin egoteko aukera 19:30ak aldera. Guztia Ziortza Gazte Elkarteak antolatuta.

ERREGEEN ETORRERA
Urtarrilak 5, igandea
11:30 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen ariko da.
17:00 Errege kabalgata abiatuko da San Estebango plazatik. Ibilbidea: San Estebango plaza, Sendategia, Santuenea, Bizkarre, Errekatxiki, Olarrondo (bertan atsedenaldia), Puntapax, Kale Nagusia kontrako norantzan, Zubiaurrenea eta frontoia.
19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.
Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.