Usurbilgo azken urtebeteko sormen lanak Sutegin ikusgai

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 3a, 09:33
Sutegiko erakusleihoan duzue Usurbilgo sortze lanen bilduma.

Usurbil, sormenaren plaza bizia izan dugu agurtu berri dugun 2019an. Horren lekuko, egunotan Sutegiko erakusleihoan ikus dezakezuen uzta; usurbildarrek plazaraturiko lanen bilduma.

Musika lanetan, Natali, “Txalaparta. Artze anaiak”, Iñorkiñak-en estreinako diska, Osto eta Ale, Joseba Tapia, Floxbin, Galerak proiektua. Argitalpen idatzietan, Jakoba Errekondoren “111 hostoz eta orriz jantzi”, “Landareak lantzen” edota “Bizi Baratza”ren erdarazko itzulpena.

Horrekin batera, Joan Mari Torrealdairen “De la hoguera al lápiz rojo”, Yolanda Arrietaren “Ataria”, Ixabel Agirresaroberen “Amona Tomaxaren abenturak”, Joseba Larratxeren “Joana Maiz” eta bere beste hainbat kolaborazio lan. Eta herritarrak partaide izan dituzten sormen lanak; Berri Txarrak taldearen agur birako irudi bilduma jasotzen duen argitalpenean eskuhartu du Ibai Arrietak. Eta Garazi Manterolak eta Oidui Usabiagak “Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko” argitalpenean.

Guztiok, eta gehiago, Sutegiko erakusleihoan izango dituzue ikusgai izango dituzue urtarrilaren 7ra arte, Sutegi udal liburutegiaren eta NOAUA! K.E.-ren eskutik.