Azarotik martxora hileroko lehen igande arratsaldeak haur eta gaztetxoenak izaten dira Sutegiko auditorioan, Usurbilgo Udalak Ziortza Gazte Elkartearekin antolatu ohi duen euskarazko film proiekzioekin. Urtarrilekoa izatez joan den igandean, hilaren 5ean egokitzen zen. Baina erregeei egindako harrera tarteko, antolatzaileek astebete atzeratzea erabaki zuten haur eta gaztetxoentzako euskarazko zine proiekzioa.
Igande honetara, urtarrilaren 12ra hain zuzen. Ohiko ordu eta tokian, 17:00etan Sutegiko auditorioan eskainiko da datorren ikus-entzunezkoa; "Pirata arratoia".
HAURRENTZAKO FILM PROIEKZIOA: "PIRATA ARRATOIA"
Eguna: urtarrilak 12, igandea.
Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sinopsia: "Kontuz arratoi piratarekin! Bide lapurren artean gozo zaleena… Bere zaldiaren gainean, bidean aurkitzen duen bidaiari guztien janaria lapurtzen du bera baino maltzurragoa den norbaitekin topo egitenduen arte. Julia Donaldsonek sortutako primerako istorio dibertigarria".
Sarrera: 3 euro, egunean bertan.
Nori zuzendua: 3 urtetik gorakoentzat.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.