221 langabetu abenduan

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 16a, 10:57

Azaroan baino langabetu bat gehiago, 221 zenbatu ditu Estatuko Enlegu Zerbitzuak abenduan Usurbilen. Kontratazioak behera egin zuen urte amaieran. Aldatzen ez den errealitateak ordea bere horretan darrai; emakume langabetu gehiago ditu herri honek, nahiz gizonezko gehiago kontratatzen segitzen den.

221 langabeturekin borobildu du urtea Usurbilek, azaroan baino langabetu bat gehiagorekin, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera. Oraingoan, gorantz egin du gizonezkoen langabetu kopuruak, 82tik 97ra,  beherantz aldiz emakumezkoenak, 138tik 124ra. Tartea murriztu den arren, gizonezkoak baino emakume langabetu gehiago izaten segitzen du Usurbilek. 

Aldiz, gizonezko gehiago kontratatzen segitzen da; 192 abenduan, eta 150 emakumezko. 342 kontratu erregistratu ziren guztira, ia denak, 328 (185 gizonezko, 143 emakumezko) aldi baterako.

Buruntzaldean eta Gipuzkoan igoera nabarmenagoa izan zuen langabetu kopuruak. Andoainen, Astigarragan, Hernanin, Lasarte-Orian, Urnietan eta Usurbilen, guztira 2.864 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak azaroan; 2.943 urte amaieran (79 gehiago).

Gipuzkoan ere antzeko joera sumatu da; 30.014 langabetu zeuden azaroan, 30.323 abenduan (309 gehiago). Datuak zenbakitan, hemen:


USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2019ko abendua
Usurbil: 221.     Buruntzaldea: 2.943.    Gipuzkoa: 30.323.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 97.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 27.
45 urtetik gora: 61.
 

Emakumezkoak: 124.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 59.
45 urtetik gora: 60. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 38.
Eraikuntza: 20.
Zerbitzuak: 147.
Aurretik lanik gabe: 10. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 629.
Astigarraga: 250.
Hernani: 822.
Lasarte-Oria: 803.
Urnieta: 218.
Usurbil: 221.
Guztira: 2.943. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 30.323.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 342.
Aldi baterakoak: 328 (185 gizonezko, 143 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 272.
Sexuaren arabera: 192 lan kontratu gizonezkoenak, 150 emakumezkoenak.