Tren zerbitzu bereziak San Sebastian gauez

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 17a, 16:14

Datorren asteleheneko, urtarrilaren 20ko San Sebastian Eguna lehen minututik bertatik bertara bizi nahi duenarentzat, tren zerbitzu bereziak iragarri ditu Euskotrenek igande gauerako (hilak 19).

Zumaia-Donostia artean, eta Lasarte-Hendaia artean tren zerbitzu bereziak iragarri ditu Euskotrenek igande gauerako (hilak 19). Astelehenean ospatuko den San Sebastian Egunera joateko hain zuzen. Usurbildik Donostiara orduotan abiatuko dira tren zerbitzuak igande gauean: 23:54, 0:54, 1:54, 2:54, 3:54, 4:54, 5:54, 6:24. Donostiatik Usurbila itzultzeko orduotan izango dituzue trenak: 22:50, 23:50, 0:50, 1:50, 2:50, 3:50, 4:50, 5:20, 5:50.

Lasarte-Oriatik Hendaiara ordu erdiro izango dira tren zerbitzuak, 22:30-6:00 artean. Ordu erdiro baita Donostiak Lasartera, 22:43-6:13 artean.

Aldaketak Autobus zerbitzuan Donostian
Lurraldebusek bere horretan mantenduko ditu San Sebastian Egunari begirako autobus zerbitzuak. Baina hilaren 20ko Haur Danborrada dela eta, geltoki aldaketa iragarri du. Urtarrilaren 20an, Usurbildik hiribururako zerbitzuetako ibilbidean San Martin geralekua bertan behera geratuko da, 10:00-15:00 artean. Ordu tarte berean, Donostiatik Usurbila itzultzeko zerbitzuetan Askatasunaren hiribidean ez da geldialdirik izango.