Bizkaia aldean banatu dute Tripontzia zozketaren sari potoloa, bigarren eta hirugarren sariak Gipuzkoan

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 20a, 11:14

Deustun banatu du Gure Esku mugimenduaren zozketak lehen saria. Bigarren eta hirugarrenak Gipuzkoan, Azpeitian eta Donostiako Aieten hurrenez hurren.

Euskal Herriko zozketa potoloenak, Gure Eskuren Tripontziak milaka euro zozketatu ditu astelehen goiz honetan. 
Antza, 74.000 euroko sari potoloa Deuston (Bizkaia) banatu dute. 12.000 euroko bigarren saria Azpeitian (Gipuzkoa) eta hirugarrena, Donostiako Aieten:

Tripontzia 

Lehen saria (60.000 euro zenbaki eta serie sarituarentzat): 8121, Lapurdi seriea (Deustun saldua).
2.000 euro zenbaki bereko gainerako zazpi serieentzat: 8121.
Bigarren saria (1.500 euro saritutako bigarren zenbakiaren serie bakoitzarentzat): 24.628 (Azpeitian saldua).
Hirugarren saria (1.000 euro, saritutako hirugarren zenbakiaren serie bakoitzarentzat): 17.541 (Donostiako Aieten saldua).

Informazio gehiago: 
tripontzia.eus
gureesku.eus

5 euroren truke, 94.000 euro jokoan jarri dituen Gure Eskuren Tripontzia Zozketan parte hartu zitekeen. 
"Aldaketa handiak herritar askoren erabakien ondorio izaten dira: erabaki txikiek egiten baitituzte aldaketa handiak posible. Zuk ere hartu dezakezu erabaki txiki bat, eta urrats handi bat egin edozeri buruz erabakitzea posible egiteko bidean. Erosi Tripontzia istorio sorta eta parte hartu 94.000 euroko zozketan!", zozketan parte hartzeko gonbita luzatua zuen erabakitze eskubidearen aldeko mugimenduak.

Usurbilen saltoki anitzetan saltzen aritu dira Tripontzia zozketarako txartelak. "Eskerrik asko Gure Tripontzia saltzen ibili zareten guztioi!, . Usurbilen egokitu ez den arren, "denok gara irabazle" oroitarazi du Gure Eskuk.

Txartelarekin batera, komiki digitala
Zozketarako txartela erosita, adi; txartelean bertan kode bat izango duzue. Kode honen bidez, "Tripontzia: burujabetzara bidean" izeneko komiki digitala ere eskuratu ahalko duzue. Txakur Gorria sortzaile kolektiboko kide Ane Labaka eta Nerea Ibarzabalek idatzitako 7 istorio biltzen ditu lan honek, Unai Gaztelumendiren ilustrazioekin batera. Pertsonaia ezberdinen bidez, erabaki txikiek burujabetzaren bidean duten garrantzia azpimarratzen dute istoriook.