Eider Rodriguezen “Bihotz handiegia” lanaz solasaldia Kattalin Minerrekin 19:00etan liburutegian

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 22a, 08:02

Udal liburutegiak asteazken honetarako, urtarrilaren 22rako 19:00etan antolatu duen irakurketa-solasaldian aztertuko den liburuaren aleak eskura ditzakezue aurrez Sutegin bertan.

Urtarrilaren 22an 19:00etan Sutegi udal liburutegian, liburutegiak berak eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako irakurketa-solasaldia ospatuko da. Eider Rodriguezen “Bihotz handiegia” ipuin-bilduma aztertuko da ikuspegi feministatik, Kattalin Miner kazetari eta idazleak bideratuko duen saioan. Liburuak eskuragarri dituzue Sutegin.

Amelia Tiganusen hitzaldiari lotutako erakusketa
Sexu indarkeria neoliberalismoan eta honi aurre egiteko estrategia feministak hartu zituen ahotan Euskal Herriko Mugimendu Abolizionistako kide eta ekintzaile feminista ezagunak, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak eta M8 taldeak urtarrilaren 17an Sutegin antolatu zuten hitzaldian. Hitzaldiaren harira prostituzioaren gaia ikuspuntu ezberdinetatik jorratzen duten liburuen erakusketa egokitu du egunotan udal liburutegiak.

Artze omentzeko erregistro liburua eta erakusketa Sutegin
Bigarren urtemuga honetan ere Artze oroitu eta omentzeko aukera izan da Sutegi udal liburutegian antolatu duten erakusketatxoari eta erregistro liburuari esker.