Usurbilgo Txosna Batzordearen izena hautatzeko prozesua, azken fasean

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 21a, 10:11

Urte amaieran herriko zenbait tabernetan jarritako kaxetan izena proposatzeko prozesua abiarazi zuen Usurbilgo Txosna  Batzordeak. Beste urrats bat eman dute orain; aipatu ekarpenetatik 4 izen hautatu dituzte eta inkesta moduan, gustukoenaren alde egiteko gonbita luzatu dute Twitter bidez. 

Izen bila dabil Usurbilgo Txosna Batzordea. "Txosna batzordeak ikur berri baten beharra zuela erabaki genuen", eta horretarako laguntza eskatu zuten urte amaieran. Prozesu parte hartzaile bat abiarazi zuten; proposamenak biltzeko Aitzagan, Txiribogan, Txirristran eta Zendoian kaxak jarri zituzten. Urtarrilaren 10era arte herritarrek izen bat propostzeko aukera izan zuten.

Usurbilgo Txosna Batzordeak izena hautatzeko urte amaieran abiarazitako prozesua azken fasean da orain. Aipatu bilgunearentzat izenak proposatzeko abendu bukaeran herriko zenbait tabernetan jarritako kaxetan ekarpenak egiteko aukera izan zen aipatu moduan. Hortik lau hautatu eta Twitterren duten @usurbilgotxosna kontuan, gustukoena aukeratu daiteke. Hemen lehian diren izenak eta bakoitza jasotzen ari den babesa: Zertzeta (%3,4), Ziztada (%31), Goiztiri (%6,9), Xauxar (%58,6). Laster plazaratuko du Txosna Batzordeak, behin betiko izena.