Andatza mendiko txirrindulariez inguratua egongo da honez gero. 9:00ak jota irten dira, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proban izena emana muten 600 parte hartzaileak. Ez zegoen jende gehiagorentzat lekurik. Eta nabaritu da gaur goizean; Mikel Laboa plaza mendi bizikleta gaineko txirrindulariez bete da. Gaurkoa ez da txapelketa saio bat, lagun arteko txango bat baizik.