Urtarrilaren 30eko greba orokorra

Jarraipen zabala izaten ari da greba

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 30a, 10:36

Ugaldea, Atallu eta Osinalde industriaguneetan oihartzun handia izan du greba deialdiak. Hala ere, enpresa eta tailer batzuk lanean dira. Saltokiak eta tabernak ordea, denak itxita daude Usurbilgo kaxkoan. 

Igande goiz baten itxura zuen herriak. Saltokiak eta tabernak itxita, kaleak hutsik. Isiltasuna nagusi. Greba deialdia iragartzen duen kotxe karabana iritsi den arte. Goizean goizetik industriaguneetan zehar ibili dira. Iragarria zegoen bezala, 9:00ak aldera kiroldegira hurbildu dira. Herritar gehiago batu dira bertan. Autoetara itzuli eta Urbil aldera jo dute; etorri diren bezala joan ere. "Greba eguna, borroka eguna da!" gogoraraziz.